Magdalenako jauregia
Magdalenako jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Santander |
Koordenatuak | 43°28′09″N 3°45′58″W / 43.4692°N 3.7661°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1909 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gonzalo Bringas Vega (en) |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004592 |
Magdalenako jauregia (gaztelaniaz Palacio de la Magdalena) Santander hirian dagoen Magdalena penintsulan kokatuta dago, Kantabrian (Espainia). Herritarren diru laguntzei esker 1909 eta 1911 urteen artean eraiki zen, espainiar errege familiari ostatu emateko asmoz. Javier González Riancho eta Gonzalo Bringas Vega arkitektoek eraiki zuten, eta 1913an altzariztatu zuten. Hortik gutxira, Alfontso XIII.a Espainiakoa eta bere familiaren udako egoitza bilakatu zen, eta Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenera arte, haiek izan ziren jabeak. 1914an Javier González Rianchok zalditegiak proiektatu zituen; erdi aroko herrixka ingeles baten teilatu zorrotz eta maldatsuak isladatzen dituzte, baita egurrezko bilbadurak eta bestelako ezaugarri batzuk ere.
Era eklektikoa duen lana da, eragin ingelesak ere baditu, kanpoaldeko multzoen egituran ongi ikus daiteke hori. Tximinien ugaritasuna ere badu, lehiateetako formak, etab. Era frantsesaren gehikuntzak ere baditu, esate baterako eskailera nagusiko tarte harmailak edo eraikina osatzen duten zatien asimetriak. Kokatzen den eskualdearen zertzelada batzuk ere baditu.
Bi sarrera ditu: iparraldekoa, arkupeduna, gurdientzat prestatua dago; Hegoaldekoa, berriz, sarrera nagusia da eta oinarri oktogonalezko bi dorreekin eta tarte bikoitzezko harmailekin. Eraikina harri landuzkoa da eta arbelezko estaldurak ere baditu. Barnealdean interes handiko margolanak dituzten harrera gelak nabarmentzen dira, egileak Benedito, Sorolla nahiz Sotomayor dira, besteak beste.
1932tik aurrera, jauregia Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen udako ikastaroen egoitza da. 1993an Santanderreko Udalak, Luis de la Fuenteren proiektuaren arabera, jauregia berriztatu zuen.